Arantzazuko Santutegiak batzen duen kutsu espiritual eta artistikotik, musika garaikideaz gozatzeko aukera izango da, gaur, zenbait bidetatik. Youtubeko estekaz gain, beste hainbat plataformetatik ere jarraitu ahal izango da saioa: Facebook-etik, @dantzmusik bilatuta, Twitch plataforman, @dantzTV bilaketa eginda, edo zuzenean dantz.eu webgunearen bidez.