"Bezeroei egokitutako zerbitzua eskaintzen dugu. Jateko, adibidez, bertako karta dugu, baina, aurrez enkargatuta, bezeroen gustuko menuak ere prestatzen ditugu, izan bildots-jana edo marisko-jana, adibidez. Tabernan gune bat egokitu dugu nork bere bazkaria ekarri, berotu eta eroso bazkaldu dezan. Auto elektrikoak kargatzeko gunea ere badugu, behar duenak erabiltzeko", dio hoteleko Jose Luis Arrazolak.