2020/12/11 19:30 - 20:30

Ikuskizunak

Poesia emanaldia

Poesia emanaldia
Antixena gaztetxea, Oñati

'Pobresiak' emanaldia poesia musikatua da, zuzena, ironiaz betetakoa. Ordenagailuz jarritako musikak lagunduta (edo ez) errezitatzen dituzte Oñatiko bi anai hauek euren poesiak, umorez jantzitako kritika sozialez beteak. Gehiena euskaraz den arren, bakar batzuk gazteleraz ere badira. Poesia motzak, luzeak, txirularen soinuekin lagundurikoak, rock bertsioak, ikus-entzunezkoak... ez dute denetarik egiten, baina poesia bakoitza ezberdina izan dadin ahaleginak egiten dituzte. "Poesia gustatzen ez zaien herritarrei" dago zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak