COVID 19 eta osasuna izeneko hitzaldia egongo da eguaztenean, abenduak 9, Santa Ana antzokian. Juanjo Martinez zirujaua izango da hizlaria eta Osasuna eta Eskubideak taldeak gonbidatuta etorriko da. "Ez gara negazionistak, ez. Gai honen inguruan dauden arrazoi zientifikoak jakin eta ezagutu gura ditugu eta hori izango da hitzaldi honen gaia. Gero bakoitzak egingo du bere irakurketa".
Hitzaldia 18:00etan hasiko da baina plazak mugatuak dira eta aurrez jakinarazi behar da: osasunaetaeskubideakdebagoiena@protonmail.com edo 671 920 601.