Azaro amaieran, soziekonomia batzordeak adostu zituzten laguntzak alderdi biek eta osoko bilkuran berretsi eta onartu gero: dirulaguntzak eta bestelako neurriak herriko ostalariei laguntzeko.
Dirulaguntzetan, 120.000 euro zuzen emango ditu Oñatiko Udalak eta beste 25.000 euro terrazak egokitzeko egin behar dituzten inbertsioetarako. Egubakoitzeko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen erabakia eta dagoeneko egin daitezke eskaerak. Oñatiko Udalari egin behar zaizkio, HAZ bulegora joanda, posta arrunta erabilita edo udaleko webgunean sartuta. Laguntzen oinarriak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eskaera orria datoz helbide orretan. Abenduaren 23an amaituko da eskaerak jasotzeko epea.
Bonuen luzapena
'Bonoak.eus' edo 'Kuttuna.org' ekimenetan ostalaritzan erabiltzeko bonuak, martxoaren 31ra arte erabili ahal izango dira.
Horiekin batera, Oñatiko udalbatzak hartutako beste neurri bat ere jasotzen du egubakoitzeko GAOk: Alarma-epealdian, Oñatiko Udalarekin zerbitzu-kontratua zuten enpresei dirulaguntza, baldin eta Udal honen zerbitzuetara atxikitako langileak ABEEE (Erte) egoeran egon baziren epealdi horretan.