Domekako mahai inguru hori Santa Ana antzokian izango da, 12:30ean, eta, Euskararen Eguna astean izanda, euskal kultura hartuko dute oinarri; horrek sortzen dituen produktuek nolakoak izan behar duten, ze identitate edo esanahi izan behar duten eztabaidatuko dute, adibidez. Gaiaren inguruan iritzi ezberdinak dituzten kultur egileak egongo dira: Maider Arregi, Josu Zubia, Paul Bitia eta Mattin Korta; Aitor Tatiegik gidatuko du saioa.
Zapatuan, gaur, euskarak eta klase sozialek izan duten loturaz jardungo du Aitor Bizkarra bizkaitarrak gaztetxean, 16:00etan, eta 19:00etan bertso saioa hasiko da. Bertsolariak izango dira: Aroa Arrizubieta, Garazi Navarro, Aitor Tatiegi eta Urko Arregi.
Gaztetxean egingo den bertso saioko sarrera hiru euro izango da. Santa Anako hitzaldia doan izango da eta sartu ahalaz beteko da edukiera, ez da aurrez txartelik hartu beharko.