Olentzero Mirandaolan ikusteko tokia dago martitzen goizeko txandetan

Oihana Elortza 2020ko abe. 4a, 11:46
Olentzero Mirandaolan

Olentzero etorriko da Legazpiko Mirandaolara asteburu honetan eta umeekin egoteko tartea ere izango du. Martitzen goizeko txandetan, abenduak 8, tokia dago oraindik. Aurrez deitu behar da.

Lenbur Fundazioak antolatuta, Olentzeroren bisita jasoko dute asteburuan Legazpiko Mirandaolan eta Oñati herri mugakidea izanik, Oñatiko umeei ere horren berri eman gura diete. Abenduak 8an, martitzena, esaterako, oraindik tokia dago goizeko txandetan; 10:45ean, 11:30ean eta 12:15ean.

Aurretik ipuin kontaketa egingo dute umeendako, eta ikazkinen lana zein zen eta nola egiten zuten azalduko diete. Gero, Olentzerorekin egoteko aukera izango dute. Familiaka joango dira Olentzeroren ondora, txandaka.

Joan gura duenak aurrez egin behar du erreserba 943 73 04 28 telefono zenbakira deituta. Prezioa da sei euro pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak