'Ez dok ero' antzezlanarekin datoz bihar Oñatira Patxo Telleria eta Mikel Martinez

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko abe. 2a, 12:10

Patxo Telleria eta Mikel Martinez

Abenduak 3 da bihar, Euskararen Eguna, eta azken urteetan moduan, antzezlana egongo da ikusgai Santa Anan. Patxo Telleria eta Mikel Martinez etorriko dira aurten Ez dok ero lanarekin. Ahobizi eta Belarriprest panpinak ere batuko dira ospakizunera eta globoak banatzen ibiliko dira plaza inguruan.

Bi saio egingo dituzte Tartean antzerki taldeko aktoreek: eguerdiko saioa batxiler mailako ikasleendako izango da, eta iluntzekoa, herritarrendako emanaldia. 19:00etan hasiko da iluntzekoa, Santa Anan, eta sarrerak udal webgunean edo Txokolateixan eros daitezke.

Bestalde, Euskaraldian egonik, Euskararen Egunarekin bat egingo dute Ahobizi eta Belarriprest panpinek eta kalera aterako dira. Plaza inguruan ibiliko dira bihar, 16:30etik aurrera, globoak banatzen. Gainera, egun osoan, euskal musika jarriko dute eta udaletxeko balkoiko bozgorailuetatik entzungo.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak