Musikenetik Oñatira, saxofoi doinuak lau haizetara zabaltzera

Miren Arregi Amasorrain 2020ko azaroaren 29a

Goxoa eta kalitatezkoa izan da Lauburu Sax Quartet taldeak Santa Ana antzokian eskaini berri duen kontzertua. Ordu beteko saioan, ikusleak gogoz utzi dituela zalantzarik ez, bukaeran musikariei eskainitako txalo zaparrada da horren adierazgarri.

Urtarrilean egin zuen Musikeneko –Euskal Herriko goi-mailako musika kontserbatorioko– musikariz osatutako taldeak bere azken kontzertua eta gaurkoan gogotsu eta ilusionaturik zeuden oso.  Emanaldian zehar oso pieza ezagunak jo dituzte, ikusleak erraz gozatzeko modukoak. Tartean dira Astor Piazzolarenak edo La boda de Luis Alonso zarzuelakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak