Oñatiko Udaltzaingoak gezurtatu du pabilioi industrial baten festa bat itxi behar izan duenik

Miren Arregi Amasorrain 2020ko aza. 29a, 18:39

Oñatiko udaltzaingoak sare sozialen bitartez zabaldu den informazioa gezurtatu du.

Hemen ikusgai duzuen informazioaren arabera, egubakoitzean, udaltzaingoak Olabarrieta auzoko pabiloi industrial bateko festa bat itxi behar izan zuen. Ez hori bakarrik, haren arabera, egun berean, 50 isun inguru ipini baitzituen, maskara jantzita ez eramateagatik.

Bada, esan bezala, Oñatiko udaltzaingotik adierazi dute, bertan jasotzen den guztia gezurra dela. Alegia, ez zutela festa bat itxi beharrik eta isunik ipini beharrik izan. Ertzaintzak ere, azaldu du, ez zutela Oñatin egubakoitzean esku-hartzerik egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak