Oñatiko zarramarren gainean barre egiteko aukera eskaini du 'Zarramarrak'

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020ko aza. 28a, 13:36

Santa Ana antzokira joandako ikusleak gustura geratu dira Zarramarra ikuskizunak emandakoarekin. Oñatiko gaiak landu dituzte, umoretik. Gainera, gonbidatu bereziak igo dira taula gainera. Gehiago ikusteko gogoz geratu dira ikusleak, eta eurak zarramarra gehiago egiteko gogoz.

Santa Ana antzokia bete egin zen Zarramarra ikuskizuna ikusteko. Bai, bete. Edukiera mugatuak baimentzen duen ikusle kopuruaz gain, Oñatiko pertsona ezagunak ere izan ziren aretoan. Izan ere, hainbaten argazkiak ipini zituzten eserlekuetan: Mikel Biain alkate ohia, Gerardo Elortza, Ruper Ordorika, Txutxin, San Migel... izan ziren han.

Lehenengo aldiko urduritasunak

Taula gainean, aldiz, Zarramarra taldeko kideak. Lehenengo aldiko urduritasunak agertu ziren momentu batzuetan, baina horiei ondo egin zieten aurre. Iker Plazaolak gidatu zuen saioa eta lagun izan zituen: Izar Biain, Eneko Ibabe, Iñigo Zabarte eta Ander Zubiagirre.

Lehenengo ekitaldi horretan ez ziren falta izan gonbidatu bereziak. Oñatin oso ezagunak diren gonbidatuak izan zituzten: Jabi Sound musikaria elkarrizketatu zuten. Gainera, aukera aprobetxatu zuten eta zuzenean abestu zuen Jabik Maria la Portuguesa abestia.

Lagunak eta adiskideak tarterako, Antton Elortza eta Edurne Ugarte igo ziren taula gainera. Umorez aritu ziren hainbat gairen bueltan.

Lehiaketa ikusleekin

Amaitzeko, Ander Zubiagirrek lehiaketa bat proposatu zuen eta horretarako publikoan zeuden bi ikusle hartu zituzten. Imintzioka eta hieroglifikoak asmatzen aritu ziren.

Erlazionatuak

'Zarramarrak' ekitaldia, iruditan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2020 aza 28 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak