Umoretik joango da gaurko 'Zarramarra' ikuskizuna

Maialen Santos 2020ko aza. 27a, 11:30

Gaur 19:30ean hasiko dute saioa, Santa Ana aretoan. Eta umoretik abiatuta "askotariko gaiak plazaratzea" izango dute helburu.

"Umore herrikoia, Oñatikoa, izango dugu ardatz, baina hemendik kanpo ere zabalduko dugu. Edozelan ere, umorea muturrera eramango dugu", zehaztu du Josu Zubia taldeko kideak.

Iker Plazaolak egingo ditu aurkezle lanak, eta beraiekin izango ditu zenbait kolaboratzaile. Gonbidatu berezia ere izango dute: Jabi Sound DJa. Zubiak aitortu du musikariari "nolabaiteko aitortza" egingo diotela saioan, bere ibilbideari errepasoa eginez –umoretik–.

Aurrera begira, Zarramarrako taldekideek azaldu dute ikuskizun gehiago egiteko asmoa dutela, "herria eta inguruak alaitzeko". Gaurko saiorako sarrerak agortuta dauden arren, Goiena telebistan izango da Zarramarra ikusteko aukera, abenduaren hasieran eskainiko dute eta saioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak