Lapiko-jotzea eta elkarretaratzea Oñatin gaur, azaroak 25

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 25a, 09:06
Joan den urteko azaroaren 25ean plazan egindako ekintza.

Herriko sare feministak eta Bargastak taldeak deituta, lapiko-jotzea eta elkarretaratzea egingo dituzte 18:00etatik aurrera, indarkeria matxistaren kontrako nazioarteko egunean. Aldarrikapenarekin eta antolatutako ekitaldiekin bat egiten du udalak.

Azaroak 25 da gaur, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna, eta Bargastak taldeak eta herriko sare feministak antolatuta, bi ekintza egingo dituzte iluntzean: lapiko-jotzea eta elkarretaratzea.

Lapikoekin zarata atera dute, plazatik abiatu eta erdiguneko kaleetan zehar egingo duten bidean. Ibilbidean zehar, atzoko Iluntze morea-n egindako kartelak jarriko dituzte. Nork bere lapiko, zartagin edo bestelako elementua eramango du zarata ateratzeko. Plazan bukatu dute protesta, eta elkarretaratzea egingo dute segidan.

Udalak aldarrikapenekin eta antolatu diren ekintzekin bat egiten du. Bihar, eguena, egingo den azaroko ohiko osoko bilkuran udalbatzako alderdi biek adostutako adierazpen instituzionala onartu asmo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak