Beste era batera, baina aurten ere ospatuko dute Santa Zezilia eguna

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 19a, 17:38
Santa Zezilia martxa joko du bandak domekan plazan.

Musika eskolako ikasleek musika jolasak egingo eta bideo bat grabatuko dute eta bandak bi pieza joko ditu domeka eguerdian plazan.

 

Santa Zezilia eguna ospatzeko modua ere ezberdina izango da aurten. Hala ere, keinu bat egingo diote herriko musika ikasleek eta bandako musikariek euren zaindariari. Musika bandak, esaterako, bi pieza joko ditu plazan, domekan, 13:00ak inguruan, Sahararen aldeko elkarretaratzearen ondoren. Azkenaldian entseguak egin ezinda dabiltza bandako kideak eta ezin kontzerturik eskaini; kalejirarik ere ez, baina musikarien zaindariaren egunean bere pieza, Santa Zezilia martxa, joko dute. Baita beste kantu bat ere. Horixe izango da ekitaldia, bi pieza joko dituzte plazan, domekan, hartu beharreko segurtasun neurriak hartuta.
 
Jose de Azpiazu musika eskolakoendako ere bestelako ospakizun bat izango da aurtengoa. Ez dute emanaldirik egingo kalean eta ezta txokolate janik ere. Baina musika jolasak ari dira egiten gelatan eguaztenaz geroztik eta opil bana ere hartuko dute ikasleek. "Sasoi honetan kultura astea ospatzen dute urtero San Martin egoitzan eta beti joan gara hara. Aurten, baina, ezin. Eta lenguaia musikaleko ikasleekin grabatutako bideo bat bidaliko diegu hango egoiliarrei. Gabonetan ere berdina egitea pentsatu dugu", azaldu du musika eskolako irakasle Arantzazu Bikuñak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak