Oparia jasoko dute asteburu honetan Oñati bisitatzen dutenek

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 18a, 15:27
Turistak herri barruko eraikin historikoen bisita gidatuan.

Asteburu honetan zehar Oñatin bisita gidatua eginez gero, "Senderos de Oñati" liburua opari jasoko dute bisitariek. Arrikrutz Kobak, herriko eraikin historikoak eta Txokolateixia ikustera doazenek jasoko dute liburua opari. Erreserba aurrez egin beharko da.

Urdin Elortza oñatiarrak egindako eta Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak argitaratutako Senderos de Oñati. Rincones y paseos por los montes de Oñati liburua jasoko dute opari asteburu honetan Oñatin egingo dituzten bisita gidatuetan parte hartzen dutenek.

Erreserbak aurrez egin behar dira:

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak