Presoen aldeko martxa egingo dute zapatuan Oñatin, Korrika eredu hartuta

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 18a, 10:37

Pasa den ekainean plazan egindako elkarretaratzeko irudia.

Korrika eredu hartuta, hiru kilometro inguru dituen herri barruko zirkuitu bati itzulia emango diote zapatu eguerdian Oñatin. Gezi bat izango da lekukoa, eta ibilaldiko puntu ezberdinetan eskutik eskura pasako da. Korrika, bizikletan naiz patinete edo patinetan egingo dute ibilaldia; azken metroak, oinez.

Plazan hasi eta bukatuko da zapatu eguerdian presoen alde Sarek antolatu duen ekimena. Korrika adibide hartuta, lekukoa eskutik eskura pasako da ibilbidean zehar; puntu ezberdinetan egongo dira herritarrak zain lekukoa hartzeko. Izan Bidea ekimenaren ikur den gezia izango da lekukoa eta mezu bat eramango du barruan, "presoen egoera eta dispertsioa" jasoko dituena. Korrika, bizikletan, patinetean zein patinetan egin daiteke martxa; mantso joango dira. 

12:00etan hasiko da martxa plazan eta hauxe da egingo duten ibilbidea: Plaza-Bidaurreta-Olakua-Bidaurreta-Portalekua- Bidebarrieta-Zubikoa-Osasun zentroa-Plaza. Azken metroak, anbulatoriotik plazara bitartekoak, oinez egingo dituzte eta plazako ekitaldian geziak barruan eramandako mezua irakurriko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak