Santi Mendiola: "Gustatzen zait itsasoa haserre erretratatzea"

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 17a, 17:23

Santi Mendiola oñatiarraren argazki saritua.

1974an aitak Kanariar irletatik ekarritako argazki kamerarekin hasi zen bere zaletasuna serio lantzen Santi Mendiola oñatiarra. Harrez gero makina bat argazki atera ditu. Horietako batekin irabazi du Diario Vasco-k 2021eko egutegirako antolatu duen lehiaketako lehen saria.

"Pozik" hartu du Santi Mendiola argazkilari oñatiarrak saria. Diario Vascok hurrengo urteko egutegirako antolatu duen lehiaketako lehen saria irabazi du eta egiten duenarekin "aurrera jarraitzeko gogoa" ekarri dio Mendiolari.

Bospasei argazki bidali ditu eta Zumaian "duela lau edo bost urte" ateratakoa aukeratu du epaimahaiak. "Badut ohitura harantz joateko tarteka, batez ere itsasoa haserre dagoenean. Gustatzen zait itsasoa haserre erretratatzea", azaldu du Mendiolak. Sari honekin, DVren datorren urteko egutegian birritan agertuko da argazki hau: azalean eta hilabete batean. Aurtengoak ere jaso du Mendiolak Usakon ateratako argazki bat.

Gipuzkoako Aldundiaren egutegirako ere bidali zituen Mendiolak argazki batzuk. "Gipuzkoa eta turismoa" zen gaia eta Arantzazun ateratako argazki bat saritu dute. Ez da egutegian agertuko baina aipamen berezia jaso du argazki horrek.

Mendiola GOIENAko kolaboratzailea ere bada. GOIENAk egubakoitzero argitaratzen duen Puntua aldizkariak ere argitaratu izan ditu Santi Mendiola oñatiarraren argazkiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak