Diru publikoa herritarrengan inbertitu dezatela eskatu dute Oñatin

Maialen Santos 2020ko azaroaren 14a

Diru publikoa herriarentzat leloarekin manifestazioa egin dute eguerdian. Jendetza batu da Oñatiko ostalariek, sindikatuek, eragile politikoek, pentsiodunek, gazte mugimenduak, mugimendu feministak, musika taldeek, kultura eragileek eta teknikariek deituriko protestara. Herritar soil ugarik ere euren babesa erakutsi gura izan diete osasun-krisiko zaurgarrienei. Besteak beste, osasungintzan, hezkuntzan eta laguntza sozialetan beharrezko inbertsioak egin ditzaten eskatu dute.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak