Lander Garrok intsumisioari buruz egindako ikusentzunezkoa da hori, eta datorren martitzenean egongo da ikusteko aukera, zinema aretoan. Bi txandatan eskainiko dute dokumentala: 17:00etan eta 19:00etan hasita. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Udalaren webgunearen bitartez, eta salneurria hiru euro da. Bestetik, eguaztenean, hilak 18, Pablo Salgado idazlearen Dut liburua aurkeztuko dute gaztetxean, 18:30ean. Hain zuzen, liburuaren izen bera duen Hondarribiko rock musika taldeari buruz idatzitako liburua da hori. Taldearen historia eta ibilbidea aztertzen ditu.