Unai Telleria oñatiarra izango da Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari berria

Uxue Igarza Loiola 2020ko azaroaren 10a

Oñatiarra negozio zuzendaria izan da orain arte Jaurlaritzak New Yorken duen Ordezkaritzan, eta orain Jorge Fernandez Quintelaren lekua hartuko du, Ordezkari gisa. Izendapena datozen egunetan sartuko da indarrean, buletin ofizialean argitaratu ostean.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Unai Telleria Jauregialzo oñatiarra izendatu du gaur Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkari. Telleria Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Kudeaketa Informatikan ingeniari teknikoa da.

Oñatiarra New Yorken bizi da duela bost urtetik, eta bertako euskal etxeko kide ere bada, eta Jaurlaritzak jakinarazi duenez, euskara eskolak ematen ditu boluntario gisa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak