San Migel parrokiako abesbatzak ez du abestuko datozen astetan

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 10a, 08:55

Oñatiko San Migel parrokiako aldare nagusia.

Oñatiko San Migel parrokiara ere sartu da koronabirusa eta datozen astetan hango abesbatzak ez du abestuko. Bestalde, unean egin ezin diren hiletak aurrerago ospatuko dituzte.

Oñatiko San Migel parrokiako abesbatzak ez du abestuko datozen astetan, koronabirusagatik. Baina ez da COVID 19 gaitzak parrokiara ekarri duen aldaketa bakarra, hiletetan ere izan du eragina. "Gertatu izan da hil den herritarraren senitarteko asko etxean konfinatuta egotea hileta orduan. Hemendik aurrera familiak eskatzen badu egingo da hileta, baina bestela, aurrerago ospatuko dira, egoera hobea denean. Abesbatzako kide batzuengana ere iritsi da birusa eta erabaki dute datozen astetan, behintzat, ez abestea, ikusita gainera datuak goraka doazela. Beraz, datozen astetan, organistak bakarrik joko du egingo diren hiletetan", azaldu du parrokoak, Horazio Argaratek.

200 lagun pasako edukiera orain

Bestalde, edukiera %35ekoa da orain parrokian, hartutako azken neurri murriztaileen arabera. "Horrek esan gura du 200 lagun pasatxo sartzen direla orain parrokian, batera. Ohiko elizkizunetan ez, baina arazoa bizpahiru urteurren edo gehiago elkartzen badira sor daiteke", gaineratu du Argaratek.

Elizkizunei dagokionez, mantendu egiten da horien ordutegia: 19:00etan astelehenetik zapatura eta eguerdian domeketan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak