Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia eskainiko du Soziologia Institutuak eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko azaroaren 9a

Gizon bat northwalking egiten (Argazkia: gradiant.org)

Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak zahartzek aktiboaren gaineko hitzaldi telematiko bat prestatu du eguaztenerako, hilak 11. Deustuko Unibertsitateko irakasle Aitor Urrutia izango da hizlaria. E-mailez gonbidapena jasotzeko, aurrez idatzi behar da mezua.

Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatu du Oñatiko Lege Soziologiako Nazioarteko Institutuak zahartze aktiboari buruzko bilera. Deustuko unibertsitateko Aitor Urrutia izango da hizlaria.

Hitzaldia azaroaren 11n izango da, 17:30ean. Gonbidapena mailez jasotzek0, m.mesonero@iisj.es helbidera idatzi behar da. Zuzenean hitzaldira sartzeko hemen sakatu behar da; pasahitza da: CHARLA_06

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak