Donostiako Antiguo auzoko Infernua etxea hustu izanaren aurka agertu dira hainbat oñatiar gaurko kontzentrazioan. Antixena gaztetxekoek auzo mugimenduarekin bat egin dute eta, mugikortasunerako debekua tarteko, Oñatiko plazan elkarretaratzea egitea erabaki dute, kaleratuak izan diren 60 pertsonei elkartasuna erakusteko. Ostegun goizean Ertzaintzak hustu zuen Infernuko Fabrika, pobrezia egoeran dauden hainbaten aterpe izandako eraikina; eta hainbat erakundek, SOS Arrazakeriak tartean, salatu egin dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.