Asteburuan dira Beratu jaialdiko emanaldiak baina pandemiari lotuta hartu dituzten azken neurriek aldaketa batzuk ekarri ditu, ordutegi aldaketak, esaterako. Bestalde, Joseba Irazokiren kontzertua gaztetxetik gaztelekura leku aldatu dute; han jende gehiago sartzen da eta lehendabiziko sarrerak agortu direla ikusita, gehiago jarri eta gaztelekuan egiteko moduan dira. Hakima Flissi entzuteko ere sarrera gehiago jarri dituzte, lehenengoak azkar gastatu ziren eta. Hala ere, bai Irazoki bai Flissi entzuteko sarrera guztiak agortuta daude dagoeneko.
Honen bestez, hauek dira asteburuan Beratu jaialdiaren barruan egongo diren emanaldiak, lekuak eta orduak:
- egubakoitza, azaroak 6: Sua eta Los Sara Fontán. 19:00etan. Santa Ana antzokian. Zazpi euro.
- zapatua, azaroak 7: Gaizka Isunza. 19:00etan. Santa Anan. Doan. Aitor Etxebarria eta Gaizka Isunza ziren gaur etortzekoak Oñatira, baina Etxebarria ez da etorriko. Isunzak joko du bakarrik. Kontzertua doan izango da eta sarrera aurrez hartuta zutenei dirua itzuliko zaie
- domeka, azaroak 8: Hakima Flissi. 13:00etan. Lazarraga lorategian. Doan. Sarrerak agortuta
- domeka, azaroak 8: Joseba Irazoki. 18:00etan. Gaztelekuan. Doan. Sarrerak agortuta