Dena dute lotuta ahal denean eskola kirolarekin hasteko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko azaroaren 5a

Eskola kirolean

Egoerak baimentzen duenean hasiko dira martxan, Oñatin, eskola kirola eta kirol eskola.

Egungo egoeraren aurrean etorriko diren araudi berrien zain daude Oñatiko Kirol Saileko langileak eta ahal bezain laster eskola kirola ere martxan jartzeko. Kirol eskola ere ez da oraindik hasi.

Neurriak hartuta

Oñatiko Udalak erabaki zuen fitness jarduerak bertan behera uztea urriaren 23an, orduko alarma egoeran. Astebetez etenda egonda, baina aste honetatik aurrera martxan daude herritarrei kiroldegian eskaini ohi dituzten aukerak: fitbikea, pilatesa, zumba, body tonua, body balanzea eta gimnasia terapeutikoa. Taldeak sei pertsonako azpitaldetan banatu dituzte, areto batzuk bi multzotan zatitu dituzte, irteera gehiago ere egokitu dituzte eta partaideen erregistro bat egingo dute, besteak beste. Egoera zein den ikusita, jardueretan parte hartzeari uztea erabakiz gero lehenbailehen abisatzea eskatu dute. Egoera zein den ikusita, jardueretan parte hartzeari uztea erabakiz gero lehenbailehen abisatzea eskatu dute.

Eskola kirolaren eta kirol eskolaren eskaintzak ere hasteko prest daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak