Aitor Etxebarria musikari gernikarrak Markak dokumentalerako konposatutako soinu banda zuzenean aurkeztu behar zuen eguaztenean, azaroak 4, Oñatiko Santa Ana aretoan. Baina bertan behera gelditu da; zapatuko kontzertura ere ez da etorriko Etxebarria.
Beratu jaialdiko gainerako hitzorduak mantendu egiten dira. Agendan dituzue iragarrita. Hakima Flissi eta Joseba Irazoki zuzenean entzuteko sarrerak agortuta daude. Markak ikuskizuneko sarrera hartuta zutenei datozen egunetan itzuliko zaie dirua. Baita zapatuko kontzerturako sarrera erosita dutenei ere, doan izango da-eta azkenean.