Absurdoaren paradisua da Oñatiko Mila Modu taldearen lehen lana eta etxean, Oñatin, egingo dute disko horren aurkezpena azaroaren 13an. Zinema aretoan izango da. 20:00etarako sarrerak ordu gutxitan saldu ziren eta beste saio bat egitea pentsatu dute; egun berean, 18:00etan. Saio horretarako sarrerak gaur, azaroak 2, jarriko dituzte salgai, 17:00etan, hiru eurotik.
Zuzeneko akustikoa
Diskoaren aurkezpenean zuzeneko akustikoa eskainiko du taldeak. Gainera, bideoklipa botako dute eta abestien letrak idatzi dituzten herrikideekin solasaldia ere egongo da.
Kide berria
Xabier Yaniz, Andoni Campos eta Oscar Arlanzón daude Mila Modu taldearen hasieratik. Orain, baia, lau dira: Roberto Ferreiro da kide berria.