Ehiztari oñatiar bat hil da Araotzen, Ugastegi inguruan

Txomin Madina Milikua 2020ko aza. 1a, 10:32

Hildakoa 63 urteko gizonezko oñatiarra da. Ertzaintzatik jakinarazi dutenez larrialdi zerbitzuak bertaratu diren arren, lekuan bertan hil da bihotzekoak emanda.

Ehiztari bat, 63 urteko gizonezko oñatiarra, hil da gaur goizean Araotzen, Ugastegi inguruan, bihotzekoak emanda. Ertzaintzatik adierazi dutenez, hildakoa beste lagun batekin zegoen 08:00ak aldera gaizki sentitzen hasi denean. Lagunak deitu du larrialdi zerbitzuetara eta  anbulantzia medikalizatu bat, suhiltzaileak, ertzainen patruilak eta helikoptero bat eta Osakidetzako beste helikoptero bat bertaratu dira, baina ezin izan dute ezer egin eta lekuan bertan hil da bihotzeko baten ondorioz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak