Mendiko federatuen txartela berritzeko garaia da

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko aza. 9a, 10:26

Balerdiko mendi gailurrak.

Aloña Mendiko mendi sailak 2021erako federatuen txartelak berrituko ditu datozen astetan. Dagoeneko federatu diren kideei automatikoki eguneratuko diete txartela, baina federatu berriek bulegora joango beharko dute. Eguaztenean hasiko dira txartelak tramitatzen.

Aloña Mendi elkarteko bulegoan egongo dira federatu txartelak egiteko, azaroaren 11n, 12an, 17an eta 18an, 19:00etatik 22:15era. Posta elektronikoz ere eman daitezke datuak federatu txartela ateratzeko. Hilaren 21a aurretik bidali behar da mezua, hona: alonamendi.mendi@gmail.com.

Oinarrizko federatu lizentzia estatu mailakoa da. Pirinioetara joateko, eskia edo snowboarda egiteko edo mendiko bizikletan ibiltzeko, gehigarriak ordaindu behar dira.

Aloña Mendik azpimarratu egin du federatuta egotearen beharra mendian ibiltzeko; bere irteeretan parte hartzeko ere federatuta egon behar da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak