'Arantzazuko altxorren bila' orientzazio jolasa, azaroko domeketan

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 30a, 13:47

Arantzazuko parketxeak azaroko domeketarako Arantzazuko altxorren bila orientzazio jolasa antolatu du. Familian egitekoa izango da, eta, Arantzazuko parketxearen ibilbide irisgarrian zehar topatu beharko dituzte altxorrak partaideek. Partxetxea hasiera puntua izanda, 11:00etan hasiko da jolasa. Hala ere, aldez aurretik izena eman beharko da.

Arantzazuko parketxea ibilbide irisgarriaren hasiera da. Bide honetan zehar, hainbat altxor eta sekretu daude gordeta. Esku artean mapa bana hartuta, familian, hauen bila ibiliko dira partaideak paraje zoragarri batean murgildurik.

Arantzazuko ibilbide irisgarria.

Azaroko domeketan, Arantzazuko parketxeak Arantzazuko altxorraren bila jarduera antolatu du. Honetan, orientazioaren hastapenak jasotzeaz gain, familian jolasteko aukera izango da. Arantzazuko ibilbide irisgarrian zehar, hainbat pista bilatzea izango da erronka.

Talde txikietan

Hitzordua, goizeko 11:00etan Arantzazuko parketxean da, amaiera 12:30tan izango delarik. Prezioa pertsonako 3 eurotakoa da. Izena ematea derrigorrezkoa da eta plaza mugatuak izango dira. COVID-19 osasun-prebentziorako neurriak hartuko dituzte: Talde txikian ibiliko dira, segurtasun-distantziak mantenduz, eskuak garbitzeko gel hidroalkoholikoa eramango dizkiete eta maskarila norberak eraman beharko du, beharrezkoa den kasuetan jantzita eramateko.

Izena emateko bideak

Izena emateko eta informazio gehiago jasotzeko: arantzazu@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi, edo, 943 78 28 94 ed 699 33 51 83 telefono zenbakietara deitu daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak