70 urteko gizon bat hil da Oñatin, Iturrigorri inguruan

Itziar Larrañaga Sarasola 2020ko urriaren 30a

Ertzaintzak baieztatu duenez 10:20ean aurkitu dute gizon oñatiarraren gorpua, Iturrigorri basoan. Suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira ezbeharraren lekura, aparkalekutik hogei bat minutura. Gorpua Arantzazura jaitsi dute eta bertan heriotza naturala izan dela baieztatu du anbulantzia medikalizatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak