Abonamendua egongo da aurtengo Musikegunetarako

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 29a, 09:32

Azaroko lau domekatan musika klasikoa ardatz izango duen kontzertu bana egongo da Santa Ana aretoan, 19:00etan. Sarrera arrunta zortzi eurokoa izango da, baina aurten aukera egongo da lauretara joatea baimenduko duen abonamendua ateratzeko; 25 euro izango da hori.

Aurten ere egingo da Musikegunak egitasmoa, azaroan izango da, ohitura jarraituz. Ohikoa den moduan, domeketan izango dira emanaldiak, musika klasikoa izango dute ardatz eta aurten denak izango dira Santa Anan, 19:00etan.

42. Musikegunak, baina, badu berrikuntza bat. Aurten aukera egongo da abonamendua ateratzeko eta horrekin lau kontzertuetara joateko, sarrerak banan atera beharrean. Sarrera arrunta zortzi euro izango da eta abonamendua berriz, 25 euro. Dagoeneko eros daitezke udal webgunean edo Txokolateixan, ohi den moduan.

Egitaraua

Egitarauak Euskal  Herrian biraka dabiltzan musikagileak hartzen ditu bere baitan, hainbat instrumentu eta forma musikal, espresio modu berriekin: Txistua eta pianoa, olerkia, musika eta bertsoa, saxofoia, bertso- poesía... Agendan daude emanaldi guztiak sartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak