Bertan behera gelditu dira Selma Huxley-ren inguruko artxiborako bisitak

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 27a, 11:45

Selma Huxely Barkham, Oñatin dagoen Gipuzkoako Protokoloen Artxiboan.

Osasun larrialdi egoeragatik, bertan behera gelditu dira Selma Huxley Barkham jardunaldien baitan artxibora antolatuta zeuden bisitak. Aldiz, Huxley nor zer eta bere lana erakusten dituzten bi dokumental eskainiko dituzte bihar, eguaztena, zinema aretoan. Aldez aurretik hartu behar dira sarrerak.

Egungo egoera kontutan hartuta eta bisitetan sei lagun baino gehiago ezin direla elkartu errespetatuta, Udaleko Berdintasun sailak, Oñatiko Emakumeen Kontseiluak eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoak erabaki dute bertan behera uztea aste honetarako artxibora antolatuta zituzten bisitak. Bertan behera gelditu dira, baina horrek ez du esan gura egingo ez dituztenik, Berdintasun sailak jakinarazi duen moduan: "Asmoa bada egitea baina beste momentu batean egingo ditugu, orain ez da une aproposena".

Dokumentalak, bihar

Bisitekin batera, Selma Huxley Barakham zein zen, zer lan egin zuen, nola, ikerketak zer dakarren... jasotzen duten bi dokumental ere antolatu dituzte ikerlaria omentzeko prestatutako jardunaldien barruan. Eta horiek eskainiko dituzte. Dokumentalak dira: TVEk ekoitzitako Mercaderes y balleneros, una historia de ultramar eta ETBko Selma Huxley, el reto de una leyenda.

Bihar, urriak 28, izango da dokumentalen emanaldia, 19:00etan, zinema aretoan. Doan da emanaldia baina aretoko edukiera mugatua da eta sarrerak aurretik hartu behar dira udal webgunean edo Txokolateixan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak