Dagoeneko eskuratu daitezke Beratu jaialdirako sarrerak

Maialen Santos 2020ko urriaren 23a

Maria Arnal i Marcel Bages bikoteak jaialdiaren baitan eskaini zuen kontzertua, 2018an.

Azaroaren 4tik 8ra bitarte egingo dute Beratu musika jaialdia, eta herriko zenbait gunetan egingo dituzte emanaldiak.

Santa Ana aretoan izango dira batzuk –7 euro ordaindu beharko dira– eta Antixeneko gaztetxean eta Lazarragako lorategian besteak –aire librekoak doan izango dira–. Euria egingo balu, gaztelekura lekualdatuko lituzkete aire librean egitekoak diren horiek. "Nortasun propioa" eskuratu duen jaialdia Osasun Sailak eskatutako protokoloak betez egingo dutela azaldu dute antolatzaileek. Hala, edukiera mugatu egingo dute ikusleentzat. Gainera, kontzertuak eserita eta maskara jantzita jarraitu beharko dira. Ildo horretatik, sarrerak aurrez erosi edo erreserbatu beharko dira, eta horretarako aukera ahalbidetu dute jadanik Udalaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak