Selma Huxley omentzeko lehen jardunaldia domekan egingo dute

Maialen Santos 2020ko urr. 23a, 11:44

Oñatiko bizilagun izandakoaren lana ezagutzera eman gura dute; argazki erakusketarako laguntza eskatu dute.

Maiatzean hil zen hogei urtez Oñatin bizi izan zen Selma Huxley Barkham ikerlari ingeleskanadarra, eta hura omentzeko jardunaldiak antolatu dituzte Oñatiko Emakumeen Kontseiluak, Udaleko Berdintasun Departamentuak eta Gipuzkoako Artxibo Historikoak, elkarlanean. Domekan egingo dute lehena: Ipar haizearen erronka marrazki bizidunetako euskal filma eskainiko dute, 17:00etan. Urriaren 29an, bestalde, Nao San Juan dokumentala emango dute. Urriaren 29an eta 31n, artxibo historikora egingo dituzte bisitak, eta parte hartzeko datorren martitzena baino lehen eman behar da izena, berdintasuna@ onati.eus-era idatzita edo 943 78 04 11 zenbakira deituta.

Huxleyren heriotzaren lehen urteurrenean, maiatzerako hura omentzeko argazki erakusketa antolatu gura du kontseiluak. Hori horrela, berarekin lotura duen argazkiren bat duten herritarrei horiek partekatzeko dei egin diete. Argazkiak helbide honetara bidali behar dira: emakontseilua@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak