Asteburuan izango diren bi elizkizunetan egingo dituzte aurtengo jaunartzeak: zapatuan eta domekan. Egun bietako elizkizunak 13:00etan izango dira, San Migel parrokian, ohiko meza ordutik aparte, jendea asko elkartu eta nahastu ez dadin. Parrokia araututako neurrietara egokituta egongo da elizkizun horietan ere, edukiera murriztua izango da eta distantziak mantenduko dira batetik bestera.