Emakume bat hilik aurkitu zuten atzo Berezaoko baserri batean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 21a, 15:47

Osakidetzako anbulantzia (Artxiboko irudia)

Bizilagunen deia jaso zuten udaltzainek kea eta erre usaina hartzen zutela esanez. Udaltzainak eta Ertzaintza gerturatu ziren baserrira eta hilik aurkitu zuten emakumea.

Iluntzean, 19:30ak eta 20:00ak bitartean jaso zuten herritar baten deia udaltzainek bere bizilagunaren etxetik kea ateratzen zela eta erre usaina hartzen zutela esanez. Udaltzainak ez ezik, ertzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia ere gerturatu ziren Berezao auzoko baserri horretara; suhiltzaileek hainbat bizilagun desalojatu zituzten. Barrura sartu eta bertan bizi zen emakumea hilda zegoela ikusi zuten. Emakumea piztuta zuen estufa gainera erorita zegoen eta hainbat erredura zituen gorputzaren goiko aldean. 80 urte inguruko emakumea (ez 60) bakarrik bizi zen.

Ertzaintzaren esanetan autopsiaren emaitzaren zain daude heriotza zerk eragin zion zehazteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak