Egubakoitzera arte eman daiteke izena eskola kirolean

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 21a, 08:06

Eskola kirola Oñatin joan den ikasturtean

LH1etik LH5era bitarteko gaztetxoendako izango da aurtengo eskola kirola Oñatin. Taldeak egonkor mantentzea garrantzitsua izango da, eta horretarako, eta ahal den neurrian, saioak ikastetxeetan bertan egingo dituzte; beraz, ikasle bakoitzak bere izena eman behar du ikasten ari den ikastetxean.

HH5etik LH6ra izan ohi da eskola kirola Oñatin, baina aurten ez. Aldundiak arautu du LH1etik aurrerakoendako izango dela aurtengo ikasturtean eta Oñatin, espazio faltagatik, kanpoan gelditu dira LH6ko ikasleak. Beraz, aurten, LH1etik LH5era bitarteko gaztetxoek izango dute aukera eskola kirolean jarduteko.

Saioak ordu eta erdikoak izango dira eta taldeetan gutxienez 8 eta gehienez 20 egongo dira talde bakoitzean. Talde egonkorrak izateak garrantzia berezia izango du aurten eta ikastetxeetan bertan egingo dituzte saioak ahal den neurrian; ahal dala, gainera, kanpoko espazioetan. Horregatik, ikasle bakoitzak bere ikastetxean eman behar du izena. Urriak 23, egubakoitza, da izena emateko azken eguna. Azaroan hasiko da aurtengo eskola kirola.

Hemen dago Oñatiko eskola kirolaren protokoloa, eskola bakoitzaren egutegia eta izena emateko bidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak