Oñargik jakinarazi duenez, tentsio ertaineko argindar linea baten izan da matxura eta teknikoak lanean ari dira aberia lehenbailehen konpontzeko.

Parrokiako erlojua ere mugitu egin da, barrurantz sartu da haizearen eraginez.

Olabartan, bestalde, Intxaurrondo bat sustraitik ateratzeko zorian dago, eta suhiltzaileak lanean ari dira. Izan ere, Udaltzaingoak adierazi duenez, argindar kable bat eta gas depositu bat daude ondoan, eta "arriskutsua izan daiteke".
