Nekazaritzako 35 ibilgailuk pasa dute azterketa Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 20a, 09:45

Traktore bat IAT-a pasatzen astelehen goizean Olabarrietan

Egubakoitzean eta atzo goizean Bergarako unitate mugikor bat izan zen Oñatin hango nekazaritzako ibilgailuei urteko azterketa egiteko. 35 egin zituzten guztira: 14 Uribarrin, 10 Goribarren eta 11 Olabarrietan.

Urtero, apirilean etortzen da Bergaratik ibilgailuen azterketa teknikoa egiteko unitate mugikor bat Oñatira. Urtetik urtera iraungitzen diren baimenak eguneratzeko azterketak egiten dizkiete nekazaritza ibilgailuei. Aurten ezin izan dute apirilean egin, pandemiagatik, eta urrian etorri dira.

Guztira nekazaritzako 35 ibilgailu eraman dituzte azterketa hori pasatzea. Normalean baino gutxiago, Olabarrietan atzo goizean azterketa horiek egiten ari zen langile baten esanetan: "Apirilean iraungitzen zitzaizkien baimenak, eta oraingo honek hurrengo apirilera arteko balioa du. Negu partean traktoreak eta antzerakoak gutxiago erabiltzen dituztenez, asko ez dira etorri. Apirilean etorriko dira".

Egubakoitz goizean eta astelehen goizean izan ziren langile horiek Oñatin eta guztira 35 ibilgailu aztertu zituzten: 14 Uribarrin (Urtiagain parean), 10 Goribarren (Oñati garaje aurrean) eta 11 Olabarrietan (soziedade parean).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak