Publikoan ere herri askotik etorritako ikusleak izan dira. Egoerak baldintzatuta edukiera mugatua izan du jaialdiak, hori horrela, bat beharrean bi emanaldi eskaini dituzte. "Zailtasunak zailtasun jaialdiarekin aurrera egitea erabaki genuen, eta, pozik gaude, gure aurreikuspenak, duda barik, bete egin direlako. Jaialdi polita izan da!", azaldu dute antolatzaileek.