Aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko epea urriaren 15era luzatu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko urr. 13a, 09:50

Udako zaintza hezitzailean parte hartu duten ume batzuk eta bi begirale herriko plazan

Aisialdiko begirale ikastaroak aurrera egiteko hamar pertsonako taldea osatu beharra dago ezinbestean. Zortzi izen-emate jaso dituzte epe barruan eta epea urriaren 15a arte luzatzea erabaki du Udalak gutxieneko hamarreko taldea osatzeko.

Ikastaroa Oñatin eta euskaraz izango da. Urtxintxa Aisialdi Eskola arduratuko da ikastaroa emateaz. Urritik maiatzera bitartean izango da, zapatuetan, 09:00etatik 15:00etara; 150 ordu teoriko eta 160 praktika ordu.

Parte hartu ahal izateko baldintza bakarrak dira: atal teorikoa burutzen denerako 18 urte beteta edukitzea eta DBHko graduatu titulua izatea dira. Hilaren 22an informazio bilera irekia egingo dute zinema aretoan, 18:00etan, ikastaroari buruzko informazioa eman eta zalantzak argitzeko.

Diru laguntzak

Ikastaroaren matrikula 500 euro da baina Oñatiko Udalak diru laguntzak emango ditu: langabetu edo ikasle direnei matrikularen % 75 eta gainontzekoei, matrikularen % 50. Diru laguntza eskuratzeko baldintzak dira: Oñatin erroldatuta egotea, gehienez justifikaturiko 24 ordu galtzea eta eskolen aprobetxamendu ona edo titulua eskuratzea.

Udaleko webgunean sartuta eman behar da izena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak