Hutsun taldeak eta Ortzi Acosta artistak eskainitako Urbasa ikuskizunak Oñatiko Kultura Azoka karpa musikaz eta kolorez jantzi dute. Basoan, orekan bizi diren bi pertsonaiaren istorioa da ikuskizunaren oinarri. Industrializazioak, ordea, bat-batean, harmonia egoera hori kinka larrian jartzen du bi aldeen artean gatazka sortuz. Musika eta argiztapen indartsuek girotu dute emanaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.