Errosarixo jairik ez da izan, sanmigelik izan ez den moduan, baina Udalak gertatutako kultura eskaintza zabala gustura hartu dute herritarrek. Eta bandak eskainitako kontzertuari ere ez diote muzin egin; pasodobleak, filmetako doinuak eta beste estilo batzuetakoak eskaini dizkiete domeka eguerdia narrasa girotzeko.