Bigarren postuan sailkatu da Danel Casais oñatiarra Lazkaomendin

Imanol Beloki Unamuno 2020ko urr. 4a, 17:41

Danel Casais-ek ihesaldia egin, eta Enekoitz Azparrenek harrapatu zuen unea. Argazkia: Danel Casais

Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatutako Lazkaomendiko XLIV. proba jokatu zuten, atzo, junior mailako txirrindulariek. 70 parte-hartzaile atera ziren, eta hamaika txirrindularik, soilik, amaitu zuten lasterketa. Horietako bat izan zen, Danel Casais txirrindulari oñatiarra, bigarren postuan sailkatu zena. Podiumean sartzerik lortu ez arren, Aimar Erostarbe oñatiarra ere iritsi zen helmugara, eta laugarren postuan geratu zen. Unai Cueva oñatiarrak, berriz, ez zuen proba amaitzerik izan.

"Lasterketa oso gogorra izan zen. Oreindain hiru bider igo behar izan genuen, eta, baita Lazkaomendi ere. Hotza egiten zuen zortzi gradu inguru, eta euriak ere ez zuen askorik lagundu. 70 lagun atera ginen proba egitera, baina gutxi batzuk amaitu genuen lasterketa. Hamabi, soilik, geratu ginenean, erasoa jo nuen, baina, Enekoitz Azparren lasterketa irabazi zuen txirrindulariak harrapatu ninduen, eta biok iritsi ginen helmugara batera…"

Danel Casais –ezkerretik hasita hirugarrena–Ulmako mallot gorriarekin podium-eko argazkian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak