Oñatiko Herri Egunaren baitan, herri kirolen saioa izan da Zubikoa kiroldegian. COVID-19ak baldintzatuta edukiera mugatuko hitzordua izan da, baina, erakustaldi apartaz gozatu ahal izan dute bertaratutakoek. Aizkolariak eta harri-jasotzaileak denbora dezente izan dira erakustaldirik eman gabe, eta Oñatiko saioa eskaintzera gogoz joan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.