Hain zuzen, gaur eta bihar 22:30ean eskainiko dute filma zinema aretoan; eta domeka eta astelehenean, aldiz, 19:30ean. Sarrerak Oñati.eus webgunean edota aretoan bertan eskuratu daitezke, bost euroren truke. Pablo Agüero argentinarraren azken lana da Akelarre. Herrian sorgintzat hartuak eta jazarriak izan ziren emakumeen historia kontatzen du pelikulak, eta 68. Donostia Zinemaldiaren lehiaketa ofizialean egon da. Aktoreen artean Yune Nogueiras bergararra eta Lorea Ibarra arrasatearra daude.
Bestalde, haurrentzako zinema ere asteburuan hasiko da, Bihurri filmarekin. Zineklub denboraldiari, aldiz, urriaren 8an ekingo diote, La familia que tú eliges pelikularekin.