Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen saria da Manuel Lekuona saria; ikerketa, kultur sustapen edo gizarte garapen alorreko ibilbideak saritzeko sortu zen saria. Aurtengo edizio honetan zortzi hautagaitza aurkeztu dira, horien artean Felix Ibarrondo musikari oñatiarra. Urriaren 4ra arte dago zabalik Manuel Lekuona 2020 Sariaren irabazlea aukeratzeko epea.
Aurkeztu dituzten zortzi hautagaitzak dira: Aranzazu Amezaga Iribarren (historialaria), Teresa Catalán Sánchez (konpositore eta musika irakaslea), Xabier Egaña Albizu (ilustratzaile eta sortzaile plastikoa), Jose Ramon Etxebarria Bilbao (ingeniari eta euskalgintza), Blanka Gómez de Segura (buztingile artisaua), Félix Ibarrondo Ugarte (musikaria), Koldo San Sebastián (historialaria) eta Enrike Zelaia (folklorista).