Frontisa igoko dute Zubikoako frontoia neurri ofizialetan sartzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 30a, 12:05

Iazko otsailean jokatu zen pilota partidu baterako pilota aukeraketa egunean

Zubikoa kiroldegiko frontoia neurri ofizialetan sartzea pentsatu dute eta horretarako lanak sasoi honetan egitean. Metro erdi igoko dute frontisa eta berriz margotuko gero.

Zubikoa eraberritzeko lanen barruan, aurreikusita zuten frontoiko zorua konpontzea eta larrialdi irteerak hobetzea, edukiera handitu ahal izateko. Baina frontoia neurri ofizialen barruan sartzeko lanak egitea ere pentsatu du Udalak eta horretarako momentu aproposa orain dela, pilotalekuaren erabilera txikitu egin delako COVID-19agatik.

Horrela, neurri ofizialetara egokituko dute Zubikoako pilotalekua: metro erdi igoko dute frontisa, 9,5 metrotik 10 metrora pasako da, eta berriz margotuko dute gero.

Kantxa berdeko zorua ere aldatuko dute

Zubikoari lotuta, kantxa berdean efizientzia energetiko handiagoa lortzeko lanak egin dituzte, leihoak aldatu eta led argiteria jarri, adibidez. Orain, zorua ere aldatzea pentsatu dute, "beharra" duelako. Datozen egunetan egingo dituzte lan horiek.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak