Hiru zutabetan, sei tontor igoko dituzte urriaren 3an, Oñatin

Oihana Elorza Gorostiza 2020ko ira. 30a, 08:30

Aloñara igoko da zutabetako bat

Izan Bidea dinamikaren barruan, Euskal Herri mailako deialdi orokorra egin du Sarek urriaren 3rako, egun berean Euskal Herriko 650 tontorretara igotzeko erronka. Oñatin, hiru zutabe antolatuko dituzte eta sei tontorretara helduko dira.

Santa Marina plazatik abiatuko da zutabetako bat, Arranoaitzera joateko. Arantzazun, Aloñara eta Artzanburura joango da bigarren zutabea. Eta hirugarrenak, berriz, Araotzeko frontoitik irten eta Andarto, Ahumategi eta Orkatzategiko puntak zapalduko ditu. 09:00etan aterako dira hiru zutabeak eta bakoitzak bere kasa egingo du igoera. 11:00etan, tontorretan, talde argazkia ateratzea da asmoa.

Izan Bidea dinamika hau kilometroak egitean datza, oinez, bizikletaz, korrika zein mendian, presoen eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko eskatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak